XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bihar izendatuko ditu PSOEk dagozkion bost sailburuak

PSE-PSOEko exekutiba bihar bilduko da Bilbon Jaurlaritzako bost sailburu berriak izendatzeko.

Ramon Jauregi sozialisten idazkari nagusiak zerrenda bat aurkeztuko du berak proposatzen dituen izenekin, gero exekutibak emango du azken hitza.

Jauregik gobernu hitzarmena sinatu eta gero adierazi zuenez, orain arte zabaldutako izenak zurrumurruak baino ez dira, fidagarritasun gutxikoak.

Jauregi bera ez da Jaurlaritzan izango, baina bai, ordea, Fernando Buesa.

Arabako diputatu nagusi ohiak Jaurlaritzako bigarren lehendakaritzaordetza eskuratuko du eta horrez gain seguruenik, Lan eta Osasun saila zuzenduko du.

Beste lau karguetarako hainbat izen aipatu dira, Redondo Terreros, Jose Ramon Rekalde, Jose Antonio Maturana eta Jose Luis Avila beste batzuen artean.

Jauregik bizkaitarren ordezkaritza neurtuko du azken erabakia hartzeko.

Jauregi lehendariorde izan zen EAJrekin osatu zuen azken gobernuan.

Orain PSEren zuzendaritzan egotea nahiago duela iragarri du.

Datorren asteartean gobernu kontseilua bilduko da, azkena egungo kontseilariekin.

Kargua noiz hartuko duten jakitera eman ez den arren, aste honetan izango da.

Kontseilaritzak osatu bezain pronto Lehendakariak konfidantzaren eztabaida noiz egingo den iragarriko du.